XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egun, goraki aitortzen dautzuet zuen bertsoek dautela piztu ene barne gordean Eskual-Herriaren eta eskuararen alderako amodio beroa.

Onart-kitzue ene eskerrik kartsuenak.

Egun nahi dautzuet erran, Eskual-Herriko eskualdun guzien izenean: zueri begira dago eskualdun jendea.

Egun nahi dautzuet erran, munduko leihorretan barna kokatuak diren eskualdun seme guzien izenean: zueri begira dago eskualdun jendea.

Zer bada bilatzen du zuetarik?.

Duela ehun bat urte pasaturik, mundu berri bat sortzen hasi da, jakintsunek asmatu teknika berrieri esker.

Geroztik, geroago eta gehiago teknika berriak sartu eta hedatu izan dira bazter guzietan, hirietako eta kanpañetako bizi-moldeak, ohidurak emeki-emeki kanbiatuz.

Ber denboran mantalitate berri bat agertu da teknika berriari datxikola, teknika mendeko gizonaren pensatzeko, jujatzeko eta ibiltzeko manerak erabakitzen dituela.

Hainbestetaraino nun, bere kaskoaz eta bere besoez, gizona teknikaren jabe dagola, orai bizi giren mundu huni behatuz, beldurtzeko beita hea, ororen buruan, teknika bera gizonari eztenez ote oldartuko eta nagusituko?.

Beldurtzeko beita hea teknikak, gizona bere gogo bihotzetan, eztuenez ote emeki-emeki hustuko bere gizontasunaz eta gizona hazten duen Jainkozko biziaz?.

Beldurtzeko beita hea gizonak teknika berrian bere sinestea eztuenez ote ezarriko, berak asmatu teknika hori bera baino azkarrago, indartsuago aurkituko duelakoan?.

Jainkoak ez luke orduan lekurik gizonen gogo bihotzetan!.

Eta gizonak balukeia ote lekurik berak asmatu mundu berri hertsian?.

Eskual-Herria ez ditake mutur egon teknika berriak ekartzen diozkan errextasuneri.

Arrazoinekin!.

Bainan aintzinetik ongi ikus nola eta zertarat berma.

Eskualdun jendea ez ditake itsu egon munduaren moimendu berriari.

Arrazoinekin!.

Bainan ongi kasu egin ez dadien lillura.

Mundu berri baten oldarrean, Eskual-Herri berri baten altxatzekotan, eskualdun jendeak bere gogo bihotzak behar ditu atxiki zabal eta erne.

Gogoak ez dezake ukan mugarik.

Gure gogoa dugu behar zabaldu eta biziaren oldeari erne atxiki.

Gure gogoak behar du izan munduaren izariko edo, hobeki, munduaren izaria baino doi bat haundiago, mundua bere osotasunean jasaiteko gisan, Jainkozko so batez, gizon eta gertakarien behatzeko, inguratzeko eta xuxen jujatzeko gisan.

Munduaren izaria baino doi bat haundiago, munduaz itoa ez izaitekotz; bere libertatearen jabe egoiteko eta Jainkoaren erakaspenaren arabera bere izaitea osatzeko gisan.